jueves, 12 de enero de 2017

Berriz ere zabalik!!!

Hemos descansado y estamos preparadas para dar más guerra que nunca!!!
Asi que volvemos a abrir la oficina todos los viernes de 18:00 a 20:00, en la calle Pelota 5.
Nos vemos!


Ondo baino hobeto deskantsatu dugu eta gerra emoteko prest bueltatu gara!!!
Beraz, bulegoa berzabalduko dugu. Beti bezala barikuero 18:00etatik 20:00etara Pelota Kaleko 5.ean.
Elkar ikusiko dugu!

domingo, 4 de diciembre de 2016

Bulegoa itxita - Oficina cerrada

Adi! Hilabete honetan bi ostiraletan baino ez dugu zabalduko.
Gauzak horrela, hona hemen datozen asteetako egunak:

Abenduak 9 - Itxita
Abenduak 16 - Zabalik
Abenduak 23 - Zabalik
Abenduak 30 - Itxita
Urtarrilak 6 - Itxita

Urtarrilak 13tik aurrera zabalik egongo gara ostiralero...
Barkatu eragozpenak eta animo!!!


Atención! Este mes no abriremos la oficina más que dos viernes.
Por tanto, asi serán los viernes:

9 diciembre - Cerrado
16 diciembre - Abierto
23 diciembre - Abierto
30 diciembre - Cerrado
6 enero - Cerrado

A partir del 13 de enero la oficina abrirá todos los viernes...
Disculpad las molestias y animo!!!

Errekalde auzoko Etxarri gaztetxea hustu du poliziak


Poliziaren dozena bat furgoi joan dira gaztetxearen ingurura, eta Bilboko udaltzainak barruko materiala eraman dutela salatu dute gazteek. Ehun bat auzotar eta gazte egon dira begira. "Gehiegizkoa" izan da poliziaren presentzia. Ez da istilurik egon, baina gazteek salatu dute borraz jotzeko saialdiak egon direla. 09:00 aldera iritsi dira indar errepresiboak, eta ordu hartan ez zegoen inor gaztetxe barruan.

Bilboko Udaleko iturriek BERRIA-ri esan diote Udaltzaingoaren operazioa izan dela. Segurtasun Sailetik azaldu dutenez, Ertzaintza "segurtasuna gordetzeko" joan da soilik. Udaleko ordezkarien esanetan, gaztetxean ekintzak egiteko behar diren segurtasun neurriak ez betetzeagatik hartu da ixteko erabakia. Neurri horien faltaz hainbatetan ohartarazi dietela esan du udalak, baina "ez dute kasurik egin".

Gazteak Iñaki Karro abokatuarekin lanean dabiltza, salaketa jartzeko, gaztetxea "legez kanpo" hustu dutela iruditzen zaielako. Udalak ixteko agindua eman duela esan du, baina, esan duenez, Polizia hura husten ari da.

Bilboko Udalak datorren urterako aurrekontuak onartzeko ezohiko osoko bilkura zegoen goizean. Aitziber Ibaibarriaga EH Bilduko zinegotziak itxiera salatu izan du hitza hartu duenean, eta EAJri eta PSEri egotzi dei gertatutakoa. Udalberrik ere salatu du hustutzea.

Goizean Errekaldeko gazteak Bilboko udaletxera joan dira, elkarretaratze bat egiteko asmotan. Istiluak izan dira eraikina babesten zeuden ertzainekin; oldartu egin da Polizia. Gazte talde batek barrura sartzea lortu du, baina bost minuturen buruan atera egin dituzte.

Iluntzean manifestazioa burutu da Errekaldeko plazatik nahiz eta polizien furgonetaz josita egon auzoa. Asko izan dira elkartasuna erakutzi dutenak. Polizia manifestazioa eten du errepide erdian, Kukutza desalojatu zutenean sarraskia egin zuten leku berean. 3 manifestari arbitrarioki identifikatu eta gero plazan bertan bukatu da mobilizazioa.

viernes, 4 de noviembre de 2016

Elkartasun gaua egingo dute azaroaren 12an Zorrotzan, Makala II gaztetxeko auziperatuen alde

Barakaldoko hamabi gazte epaituak izango dira azaroaren 17an, Makala II gaztetxearen okupazioagatik usurpazio delitua leporatuta. Zorrotzako gaztetxean egingo dute elkartasun gaualdia, Obsesion Fatal eta Kaotikoren kontzertuekin.

Azaroaren 17an Barakaldoko hamabi gazte epaituko dituzte 2014ko irailean Makala 2 Gaztetxea okupatzeagatik, usurpazio delitua leporatuta. Fiskaltzak 21.600 euroko zigor ekonomikoa eskatzen die auziperatuei, eta isun horri aurre egiteko, Elkartasun Gaua prestatu dute Barakaldoko gazteek: azaroaren 12an Zorrotzako Gaztetxean Kaotiko eta Obsesion Fatal taldeen kontzertuak eskainiko dituzte, baita gau osoan zehar arituko den DJ-a ere.

Sarrerak aurrez 8 euroan eros daitezke Barakaldoko Carpe Diem pub-ean eta Bilboko Muga tabernan. Bertan erosteko aukera ere egongo da, 10 euroren truke. Lortutako etekin guztiak isuna ordaintzeko erabiliko dituzte. Okupazioa sustatu eta elkartasuna pizteko deia egin dute gazteek: "21.600 arrazoi 12ak absolbitzeko".

lunes, 31 de octubre de 2016

Gaztetxe eta gazte asanbladen topaketak prestatzeko batzar orokorra egingo dute larunbatean Errekaleorren

11:00etan hasiko dute bilkura, Errekaleorreko gaztetxean. Otsailean egingo dituzte Gaztetxe Topaketak, Iruñean, eta horiei begira lan ildoak proposatzeko eguna izango dute larunbatekoa.


Joan den urtean Oñatin egindako topaketak positibotzat hartuta, aurten ere egingo dituzte Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Topaketak. Aurtengo topaketa Iruñean egin nahi dute, otsailean, eta hori prestatzeko batzar orokorra egingo dute larunbat honetan, azaroak 5, Gasteizko Errekaleor auzo askeko gaztetxean.

Topaketen egitaraua gaztetxe eta gazte asanbladen proposamenekin osatuko dutenez, larunbaterako lan ildoak proposatzeko galdegin diete hala nahi duten gaztetxe eta gazte asanbladei. Hiru ildo badituzte jada, halere, proposamen gisa: autodefentsa, harremanak eta bizitzarako esparruak. Oñatiko topaketen bilduma ere kaleratu dute. Hemen irakurgai.


Gaztetxe eta gazte asanbladen oharra:

Uda amaituta, aurtengo Gaztetxe Topaketak antolatzeko dinamika martxan jarri dugu. Horretarako deialdi orokor bat luzatu nahi diegu Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanblada guztiei; baita ere Gaztetxeen inguruan ikuspegi autogestionarioarekin lanean diharduten kolektibo-talde-proiektu ezberdinei. Aurtengo Gaztetxe Topaketak antolatzeko batzar orokor hori Errekaleorren ospatuko da, azaroak 5ean, larunbata, goizeko 11:00etan bertako gaztetxean.

Aurten, Topaketen egitaraua gaztetxe eta gazte asanbladen proposamenekin osatuko da; hau da, bakoitzak ze esparrutan lanean dabilen edo hasi nahi duen zehaztu eta topaketak lan ildo horien garapena bermatuko duen marko bezala baliatuko ditugu. Hortaz, azaroak 5eko batzarra proposamen zehatz horiek jasotzeko momentua izango da. Erreferentzia moduan hiru lan ildo orokor proposatu genituen udaberrian:

- Autodefentsa. Eskuratzen ditugu espazio eta bitartekoak babesteko tresnak.

- Harremanak. Gure artean eraikitzen ditugun harremanen kudeaketarako lan ildoa: generoa, botere harremanak, horizontaltasuna...

- Bizitzarako esparruak. Ekoizpen eta sorkuntzarako bitartekoak eskuratzeko eta garatzeko lan ildoa: elikadura (nekazaritza, arrantza...), hezkuntza, musika, etxebizitza, mekanika...

- Bestelakoak. Aurreko hiru ildotan lekurik ez daukaten proposamenak.

Gaztetxe edo gazte asanbladaren batek, arrazoi ezberdinengatik, ez badu bere burua gai ikusten proposamen zehatzak egiteko, ez dadila arduratu; hori ere abiapuntu bat da eta lekua dauka azaroak 5eko batzarrean zein topaketetan.

Amaitzeko, aurtengo topaketak Iruñean ospatuko dira otsaila aldera (oraindik zehazteke dago data zehatza).

P.D.: Azaroak 5eko batzarraren ondoren Errekaleorren bazkaltzeko aukera egongo da, beraz, bertan bazkaltzera geratuko denak lehenagotik abisatu beharko du ortuondogaztetxea@gmail.com emailera mezua idatziz

viernes, 14 de octubre de 2016

12 gazte epaituak izango dira Makala II Gaztetxearen okupazioagatik

Azaroaren 17an Barakaldoko 12 gazte epaituak izango dira, Makala II Gaztetxearen okupazioagatik. Ertzaintzak 12 gazte hauek, 2014ko irailean identifikatu zituen, Makala II Gaztetxean egindako asanblada irekian. Fiskaltzak guztira 21.600€ isuna eskatu du, usurpazio delitua egotzita. Makala II Gaztetxeak azpimarratu du azken bi urteetan egindako lana auzoa eta beste sistema baten alde: hitzaldiak, tailerrak, jardunaldiak… eta gaztetxea kolektibo ezberdinek biltzeko erabili dutela. Gainera salatu du lotsagarria dela etxeak eta lokalak utzik egotea, etxebizitza beharrak dauden bitartean, legala izan arren.

Datozen hilabeteetan epaiketa hau salatzeko hainbat mobilizazio eta ekimen egingo dituzte, horien artean azaroaren 17an kontzentrazioa egingo dute goizeko 09:00etan epaitegien aurrean.


Makala II Gaztetxearen oharra:

Azaroaren 17an 9:30ean Barakaldoko 12 gazte epaituak izango gara. 2014ko irailean Ertzaintzak Makala II gaztetxean identifikatu gintuen, gaztetxea martxan jartzeko lehenengo asanbladan geundela. Hala, Fiskaltzak usurpazio delitua leporatu eta guztira 21.600€-ko isuna eskatzen digu. Badakigu, 12ak espazio autogestionatuen kontrako errepresioaren beste adibide bat baino ez garela. Haien legalitatetik kanpo jarduteagatik zigortuak. Makala II gaztetxea okupatu zenetik ehunka izan gara espazio hori erabili dugunak. Ordutik, bertan, hainbat ekimen antolatu ditugu: hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak, jai tematikoak, asanbladak… Horrekin batera, egunero, astero, herriko hainbat erakunde zein kolektibok erabiltzen dute gaztetxea. Barakaldon gaztetxea beharrezkoa eta garrantzitsua dela erakusten du horrek eta epaiketa ondoren hura uzteko behar gaitzaketela ohartarazi eta salatu nahi dugu.

Lotsagarria da abandonatutako espazioak berreskuratzeagatik zigortzea, jabetza pribatua babestearen aitzakiapean. Are gehiago haietan ikuspegi gazte eta antikapitalista batetik proiektu komunitarioa sortzegatik. Legala bai, baina bidegabea da. Bere aldetik, udal agintariek (dela PSOE, dela PNV) etxebizitza duinaren eta lokal autogestionatuen aldeko aldarrikapenak hormatu eta uzteko behartzen gaituzte. Horren adibide ditugu Alhondigako familiak. Legala bai, baina irrazionala da, hain zuzen ere haiek defendatzen duten sistemak eragin baitu milaka lokal eta etxebizitza hutsik egotea. Hain justu, haien politikek bihurtu gaituzte betiereko bekario, ikasle, beltzean kobratzen duten partikularretako irakasle, langabetu, zapaldu…, eta hain justu halako egoeran gauden 12 gazteri eskatzen dizkigute 21.600€! Legala izango da bai, baina lotsagarria.

Legala bai, eta? Ez dugu etsiko, legalak izan arren bidegabekeriei aurre egiteko betebeharra dugulako. Emakumeon bozka eskubidea, 8 orduko lanaldia edota greba eskubidea ez ziren unean uneko legaltasuna onartuz lortu. Historiak emandako irakaspen hori gaur egungo aldarrikapen justu guztientzat baliagarria dela uste dugu. Hori dela eta, elkartasuna adierazi eta 12 gazte hauen absoluzioa aldarrikatzeko eskatzen diogu Barakaldoko herriari, gazteriari, lonjetako koadrilei, erakunde kultural, sozial eta politikoei... Baita urria eta azaroan antolatuko ditugun ekintza eta hainbat jardueratan parte hartu dezaten, besteak beste, azaroaren 17an goizeko 09:00etan Barakaldoko Justizia Jauregian egingo den kontzentrazioan. Zuen inplikazioa beharrezkoa dugu, honi eta datozen bidegabekeriei aurre egiteko. Bertan ikusiko dugu elkar!