2013/04/26

Bakioko Torrea gaztetxea desalojatu dute gaur goizean

Torrea Gaztetxe-ko webgunean irakurri ahal denez, "goiz gogorra izan da gaurkoa, azkenean heldu baita desalojoaren eguna. 10:30ak bueltan hasi dira lehen berriak zabaltzen: “Zipaioak gaztetxean”.

Bertara hurbildu direnen hitzetan hasieran jarrera harroa eduki du haietako batek, baina orduak aurrera joan ahala giroa baretzen joan da eta jarrera ere egokiagoa izan da. Ertzainekin batera epaitegietako bi ordezkari, jabearen abokatua eta promotorako bi ordezkari ere bertan egon dira.

12:00ak aldera, jabearen abokatua bertan baturik zeuden gazteengana hurbildu da. Helarazi die datorren asteko egunen baten, adostutako batean, joan gaitezkeela bertan dagoen materialaren bila; eraikina guztiz itxi baino lehen.

Eraikinaren egoera eta jabearen proiektu berriaren ondorioz desalojatu dute Torrea Gaztetxea. Hala ere, horrek ez du esan nahi proiektua akatu dutenik, ezta Bakioko gazteriak borrokari ekingo ez dionik."

Okupazio Bulegoko kideok gure elkartasuna adierazi nahi diogu Bakio herriari, eta behar duzuenerako badakizue non gauden.

Herri bat, gaztetxe bat!

http://torreagaz.blogspot.com