2014/02/17

Orozkoko Gaztetxea aurrera!

Duela pare bat aste, Orozkoko alkateak dekretu bidez jakinarazi zien Gazte Asanbladako kideei Gaztetxea itxi beharko zutela. Horren aurrean mobilizazio anitz antolatu dituzte gazteek eta agerian utzi dute herriaren gehiengoa Gaztetxearen alde dagoela. Astelehen honetan, otsailak 10, alkatearekin izandako bileraz geroztik Gaztetxeari behartu zaio auzokideekin konbenio bat garatzera, bitartean ezingo ditu inolako ekintzarik burutu.

Honako elkarrizketan Uxue eta Lukasek (Orozkoko Gazte Asanbladaren partaideek) Gaztetxearen eta horren auziaren nondik norakoak azalduko dizkigute.