lunes, 20 de octubre de 2014

Deustuko Gazte Lokalak bere 23. urtemuga ospatuko du

23 urte ez da ezer, eta bada. 1991ko gazte haiek 40 urte dauzkate gaur egun eta egungo gazteak ume txikiak ziren orduan. Hainbat belaunaldi besarkatu ditu Deustuko Gazte Lokalak. Atzoko eta gaurko gazteen topalekua da, ametsak egi bihurtzeko ezinbesteko txokoa.


Egitarau oparoa prestatu du Deustuko Gazte Lokaleko lantaldeak urriaren 27tik azaroaren 2ra. Hitzaldiak, tailerrak eta kontzertuak izango dira, besteak beste. Azaroak 1 larunbata izango da egun handia.

Egunero izango diren ekintzen artean daude Hartu nahi duzuna merkatua eta fanzine erakusketa, 11:00-14:00 eta 17:00etatik aurrera Txoridendan.

Urriaren 27an Gallina Vasca eta Ekintza Zuzena aldizkarietako Antoniorekin solasaldia izango da 19:00etan. Ordubete beranduago, 20:00etan, txalaparta tailerra eskainiko diote ikasi nahi duen orori.

Urriaren 28an Deustuko gizarte eragileak mahai inguruan bilduko dira egungo diagnostikoa egin eta nork bere lan eta bideari buruz hitz egiteko. (19:30)

Urriaren 29an La Kelo gaztetxeko kideek garagardo eta patxaran tailerra zuzenduko dute eta bide batez, La Kelon egiten duten Itsaslapurrak izeneko garagardoa dastatzeko aukera eskainiko dute.

Urriaren 30ean Hamaika gatazka antzezlana taularatuko du Titeres y Titeresas taldeak 19:00etan eta 19:30ean parrillada izango da Aranbeiti taldeak antolatuta Aranbeitin.

Urriaren 31n hurrengo eguneko bazkarirako ogia prestatuko dute 17:30ean. 21:00etan hasiko dira kontzertuak: Sharkriders + Free The Whell.

Azaroaren 1a izango da egun handia. Poteo Sound System (13:00) Deustun zehar, bazkari herrikoia eta bingo musikatua Done Petri plazan (15:00) eta lau talderen kontzertua: Very Txarrak + Zurraia + Secuestro Express + DJ Doktor Baltz.

Azaroaren 2a, azken eguna, lasaia izango da. Rabak eta pintxoak jateko aukera izango da Jazz Collective Trio taldeak kontzertua ematen duen bitartean (13:00).


23 urte ametsak egi bihurtuz

Orduko gazteen eskakizuna zen. Lokal bat behar zuten elkartu, antolatu eta hainbat ekintza aurrera eramateko. Josu Ortuondo zen orduan Bilboko alkate eta hitz politak bai baina ez zen inoiz heltzen gazteontzako ezinbestekoa zen lokal hura. Luzarra kaleko merkatu zaharra hutsik zegoen eta orduko Gazte Asanbladako kideek sartzea eta okupatzea erabaki zuten. Bi saiakera egin ostean, gaur egungo lokala bereganatu zuten.

1991. urtea zen, eta guztia egiteke zegoen. Konponketa lan handiak egin zituzten hurrengo urteetan, teilatua goitik behera, behekaldeko lorategia, barruko eszenatokia eraiki, margoketa lanak, leihoak lixatu, komuna txukundu, goikaldean liburutegia antolatu… Orain bezala astero-astero asanblada biltzen zen eta bertan 30-40 gazte inguru izaten ziren. Lanerako jarrera erakutsi zuten, lokala behar bezala atondu zuten lehenengo urte haietan.

Asanblada eta antolakuntza

Gazte Lokalak ateak zabalik izan zituen ahalik eta gazte gehien erakartzeko. Ideologia eta giro ezberdineko jendea hurbiltzea bilatzen zen. Lanak banatzeko, proposamenak biltzeko eta gai ezberdinen inguruan eztabaidatzeko tokia zen asanblada. Bertan edonork parte har zezakeen eta lan egin, noski. Batzordeka antolatzen ziren hasieran; aktibitate batzordea, propaganda, musika, diruzaintza, argazkiak, mantenimendua…

Gazte Lokalean, asanbladaren lanaren ondorioz hamaika antzerki, hitzaldi, tailer, bideo erakustaldi, kontzertu, bazkari, dantza ekitaldi, bertso-saio, ipuin kontaketa... burutu izan dira hogeita hiru urte hauetan. Ekintza kultural guzti horiek deustuarren gozamenerako izan dira eta musu-truk gehienak.

Aldarrikapen eta ekimen ugari

Deustu mailan egindako lanaz gain, hainbat aldirrakapenekin bat egin du asanbladak urte hauetan. Intsumisioa, feminismoa, Egin eta Euskaldunon Egunkariaren itxieren kontrako mobilizazioak, AHTren aurkakoak…

Aipatzekoa da 1994 urtean adierazpen askatasunaren aldeko bataila txikia. Gazte Lokalaren beheko horma behin eta berriz margotu zuten gazteek eta Bilboko Udaleko garbiketa zerbitzuek behin eta berriz griseatu. Hogei mural baino gehiago egin zituzten, zein baino zein politagoak.

Jantoki begeta, mendi taldea eta antzerkia

Urte askotan zehar ostiralero jantoki begeta antolatu zuten Deustuko Erriberan okupatutako etxeetan bizi ziren hainbat gaztek. Goizean goizetik janariaren bila joaten ziren Mercabilbaora eta ostiralero Gazte Lokalean lagun artean bazkaltzeko aukera eskaintzen zuten. Prezio oso onean kalitatezko menu begetak prestatzen zituzten.

Beste ekimen bat mendi taldearena izan zen. 90eko hamarkadan asanbladako boskote batek igandero Euskal Herriko tontorrak igotzen zituen, goiz-goizetik irten eta eguneko txangoak antolatzen zituzten.

[uriola.info]

miércoles, 15 de octubre de 2014

Barakaldoko Gazte Asanbladak eta Makala II Gaztetxeak jasaten ari den errepresioaren aurrean


[Barakaldoko Gazte Asanbladak plazaratutako prentsa oharra]

Barakaldoko Gazte Asanbladak gazteentzako eta gazteengatik lokal autogestionatu baten erabilpena martxan jarri zuenetik, erakunde, kolektibo eta udaletxearen partetik errepresioa eta hainbat eraso bizi izan ditu.

Kultura eta aisialdi alternatiboak eraikitzeko asmoz Kobazulo gaztetxea martxan jarri genuen lehenengo momentu beretik, mota guztietako erasoak sufritzen hasi ginen: munizipalen eta ertzaintzaren ezohiko bisitak gazteri antolatua kriminalizatzeko. Are gehiago, bisita horietariko batean ertzain batek zotz bat sartu zuen Kobazuloko atearen sarrailan jendea barruan zegoelarik eta sarraila apurtuz.

Egun, Makala II gaztetxearekin aipatutako errepresioa ez da gelditu: inaugurazio egunean munizipalaren bisitak programatuta zegoen bazkaria lekuz aldatu zuen, lokalaren barruan bilduta egoteagatik 12 gazteen aurka prozesu judiziala irekita dago usurpazio delitua egotzita, eta atzo bertan, urriaren 14an, gaztetxearen sarraila pegamentuarekin boikoteatua izan da.

Hala ere, Barakaldoko gazteria ez da eraso hauen aurrean kikilduko, ezta geldituko ere, askotan adierazi baitugu jabetza pribatuak gizartea itotzen duela eta indibidualista, berekoia eta ankerra bihurtzen duela. Honengatik guztiagatik okupazioa ekintza giza bultzatzen jarraituko dugu, herrian hutsik eta erabili gabe dauden lokalen berreskurapena eta berrerabilpena aldarrikatuz. Itotzen gaituen sistema honi aurre egiteko, aisialdi, kultur eta sozializazio gune alternatiboak eraikiko ditugu egun indarrean dagoen kontsumismo, burokrazia eta jerarkiekin amaitzeko.

Makala II gaztetxea herrian eta, batez ere, auzoan bultzatzen jarraituko dugu, gure dinamika alternatiboekin aurrera jarraituz: laster hasiko diren tailerrak, elkarrizketak eta eztabaidak, drogen eta kontsumismotik at oinarrituta dauden jaiak… Gazteriak gazteriarentzako eraiki dezakeen oro, alegia.

Hau guztia salatu eta gero, proiektu honekin bukatu nahi duenari adierazi nahi diogu aurrean gazteri borrokalari bat duela, aurrean jartzen dizkiguten eragozpen guztiekin amaitzeko beldurrik ez duena.

lunes, 13 de octubre de 2014

Politizar la okupación, transformar el futuro

Articulo extraído de la web de la Oficina de Okupación de Madrid (okupatutambien.net)


La okupación en Madrid de un centro social por parte de un grupo fascista ha sido para muchxs de nosotrxs un impacto. De repente, una idea y una práctica que defendemos y usamos como herramientas de transformación social eran apropiadas por quienes representaban para nosotrxs un enemigo, una antítesis. La legitimación y apoyo social que en los últimos tiempos ha conseguido la okupación era así utilizada por un grupo fascista para su objetivo, tan contrario al nuestro, de dividir, excluir y atacar a nuestrxs vecinxs y a nosotrxs mismxs.

Nos preguntamos entonces ¿cómo era posible que nuestros caminos y luchas “coincidieran” en algo? Creemos que la okupación es una herramienta, que cada cual puede cargar con el contenido que quiera; creemos que la okupación puede ser fuertemente política, romper el sistema capitalista, pero no lo va a hacer si no la acompañamos de ideas que lo sean también y que busquen transformar la sociedad hacia otra donde la horizontalidad, la solidaridad y el apoyo mutuo sean la base. Okupar no nos convierte, sin más, en otra cosa diferente ni superior a quienes defienden el sistema. Necesitamos dotarnos de un discurso político, de una idea.

La situación de los últimos años ha supuesto que esta práctica sea llevada a cabo por muchas personas fundamentalmente por necesidad, una necesidad que nos ha llevado muchas veces a actuar sin hablar, sin reflexionar sobre lo que hacemos o lo que queremos del futuro. Progresivamente así, la okupación ha dejado de ser una idea ligada a “antisistemas” para aparecer como una solución válida para toda persona que se viera viviendo en la calle o estuviera en riesgo de llegar a esa situación. Nos hemos olvidado de acompañar la solución, aunque fuera temporal, con una razón para ello o una explicación del mundo. Si nos vemos en la calle no es por culpa de personas venidas de otros países que nos quiten el trabajo; es por culpa de un sistema que nos concibe como objetos cambiables a los que esclavizar o con los que especular, es por culpa del capital que busca obtener el máximo beneficio con el mínimo esfuerzo y del poder político que quiere dominarnos y controlarnos para autoreproducirse y blindar al capital. Son ellos, capital y poder político, quienes nos han convencido de dividir el mundo por nacionalidades o etnias para dividir nuestra capacidad de plantarles cara. Nuestrxs enemigxs no son nuestrxs vecinxs de otros colores, de otras culturas u otros mundos, nuestrxs enemigxs son ellxs: capital y poder político, sean cual sea su nacionalidad. Es en ese marco precisamente, donde nos han colocado la nación y la propiedad para dividirnos. Si la okupación puede ser profundamente política es porque ataca a la propiedad como base del sistema capitalista, negando su legitimidad; pero ello debe ir también acompañado de otras transformaciones, entre las que creemos necesaria, también, negar la nacionalidad como identidad excluyente, como forma de separarnos o sospechar del otrx. Sentirnos parte de una cultura no tiene por qué implicar ser enemigx del resto. Podemos ser diferentes pero comprendernos, apoyarnos y vivir juntxs; tenemos mucho más en común con nuestrxs vecinxs de otros lugares, que luchan cada día por sobrevivir, igual que nosotrxs, que con estxs empresarixs y políticxs españolxs que quieren controlarnos para enriquecerse y mantener su poder.

En este caso, el Hogar Social ha sido una provocación en un barrio multiétnico y popular, con una gran tradición de okupación y luchas vecinales; no nos cabe duda de que el grupo fascista que lo okupó buscaba dividir y aprovechar el trabajo hecho por todxs nosotrxs hasta ahora que habíamos conseguido legitimar la okupación, pero para unos fines muy diferentes. No es la primera vez que el fascismo utiliza el populismo para acercarse a la gente, al contrario, es la estrategia que han usado históricamente; muchxs de ellxs son probablemente también de origen social popular, pero eso no nos dice nada, pues explican el mundo de una forma que se contradice con la nuestra, creando prejuicios y barreras que no queremos. Desde que hicieron pública su okupación, han pegados a varixs vecinxs y atemorizado a muchxs otrxs en un barrio donde los múltiples colectivos que llevan años creando el tejido social fuerte se estaban organizando para plantarles cara, para decirles que no les querían allí, que lxs vecinxs de Tetuán no eran el problema, fuera de donde fueran, sino que su variedad cultural era precisamente uno de sus mayores riquezas. Creemos que la capacidad de todos estos colectivos y sus ideas claras, politizando la okupación y la lucha social, han sido un elemento importante para que finalmente ya no estén en el barrio.

Necesitamos recuperar el discurso político anticapitalista (y anarquista en nuestro caso) cada vez que hablemos de okupación; mencionándola solamente, sin añadir que luchamos también por otro mundo diferente, donde no compitamos entre nosotrxs sino que nos apoyemos y comprendamos, donde todxs seamos libres e iguales, corremos el riesgo de legitimar también a quienes, como en esta ocasión ha hecho Hogar Social, tienen ideas racistas y fascistas, tan diferentes a las nuestras y que, como en este caso, utilizan el discurso de la necesidad para ofrecer una alternativa tan detestable como el actual sistema. Creemos que no se trata ahora de criticar la okupación, de darnos cuenta, una vez más, de que no es más que una herramienta, sino de reflexionar y aprovechar este hecho para poner el acento en nuestras ideas políticas que nos llevan a utilizarla. Okupen o no okupen, son fascistas; lo que nos une a nosotrxs no es la okupación sin más, sino el deseo de vivir de otra forma, de ser todxs libres e iguales.

El fascismo es racismo, es homofobia, es machismo, es odio al diferente, es pensamiento único, es dominación. Combatir el capital es combatir el fascismo. Politicemos la okupación para luchar y ganar un futuro mejor.

viernes, 10 de octubre de 2014

"CineCCdonostia" trabajará la autogestión y la okupación en octubre

El Festival de cine en Creative Commons de Donostia, cineCCdonostia, trabajará la autogestión y la okupación en la Sección de Ecología de la Programación Extendida de Octubre 2014 que se celebrará los días 16, 17, 21, 23, y 31. Todas las sesiones son gratuitas.

Se puede consultar la programación con las películas, los horarios y lugares de proyección en http://cineccdonostia.org

Cada día, tras la película, se realizará un coloquio que normalmente cuenta con una mesa, invitad@s y público.

Las películas y temas de coloquio son:

16 de octubre, 18:00h Centro Cultural Okendo (Avda Navarra, 7 -Gros):
"Libres" 2013 (134 mins) Dir: Alex Rodrigo, Prod: Beltran Stingo
Coloquio: Autogestión y convivencia.



17 de octubre, 18:00 h Centro Cultural Okendo (Avda Navarra, 7 -Gros):
"Alter Christiania" 2013 (78 mins) Dir:Andres Senra
Coloquio: Comunidades autogestionadas.



31 de octubre, 18:00h Guardetxea (monte Urgull):
"Okupación" 2010 (78 mins) Dir: Christopher Ullrich Patz
Coloquio: Centros sociales autogestionados.

miércoles, 8 de octubre de 2014

Errekaleorrekoek gazte asanbladak gonbidatu dituzte auzoa ezagutzera

Duela urtebete okupatu zuen gazte talde batek Gasteizko Errekaleor auzoko etxe bloke bat auzoa berpizteko proiektua martxan jarriz. Auzo guztia desalojatzeko arriskuak bere horretan dirauen arren, gazteek gogotsu jarraitzen dute lanean. Auzolan ugari antolatu dituzte, eta proiektua jendarteratzen ari dira azken hilabeteetan. Alternatibak eraikitzen dituzten egitasmoak elkarren artean ezagutzeko, gazte asanbladak auzoa bisitatzera gonbidatu dituzte.


Errekaleorrekoen oharra:

Sortu berri den Arrigorriagako Gazte Asanblada Errekaleorrera etorri zen aurreko asteburuan. Gainera, Gasteizko gaztetxekoek beraien hausnarketa eguna bertan egitea ere erabaki zuten. Bi bisita hauek baliatuz, auzolan ezberdinak antolatu genituen auzoan, bazkari herrikoi bat tarteko. Elkar ezagutu, ondo pasatu eta elkarrekin ikasteko aukera paregabea izan da asteburua, eta aurrerantzean sendotuko diren harremanak errotzeko aukera eman digu.

Bide horretan, edozein herritako gazte asanbladei proposamena luzatzen diegu gure auzora bisitan etortzeko, auzolanaz auzoa eraikitzen jarraitzeko, eta alternatibak eraikitzen ditugun proiektuen artean saretzen jarraitzeko!

Beraiekin harremanetan jartzeko:
•Emaila: errekaleorraitsasobihurtu@gmail.com
•Facebook: Errekaleor Bizirik

[Berria] Erreka urez gainezka dator

lunes, 6 de octubre de 2014

Errekaldeko Etxarri Gaztetxearen inaugurazioa ospatuko dute bariku hontan

Uda osoan zehar lanean egon eta gero, bariku hontan inauguratuko dute gaztetxe berria Errekaldeko Gazte Asanbladako kideek.

Ongi etorri beraz Etxarri Gaztetxea!