2017/12/15

Ikasleen autogestioa sustatzeko okupatu dute Leioako Gurutze Gorriaren eraikina

Leioako Ikasle Mugimenduko hainbat kide campuseko Gurutze Gorriaren eraikinean sartu dira aste honetan. Autogestioa eta burujabetza ardatz izango duen gune bat lortu nahi dute, ikasleen beharrei erantzuteko. “Ez dugu EHUren eskaintzen menpe egon nahi”, azaldu dute. EHUk ateak parez pare itxi dizkietela azpimarratu du, negoziaketei uko eginez.


Ikasturte hasieratik ari dira lantzen Gurutze Gorriaren eraikina lortzearen ideia, oinarrizko beharrei erantzuteko. Besteak beste, autogestioaren bidez funtzionatuko duen kopia-denda bat jartzea dute xede: “Jendeak izugarrizko dirutza ordaintzen du fotokopiengatik eta ikasi ahal izateko behar-beharrezkoa den materiala da”. Campusak eskaintzen dituen aukera komertzialei ere uko egiten diete eta desjabetzean oinarritutako merkatu batek ikasleen beharrei erantzungo lieketela diote. “Super ez merkatua-ren ideia landu nahi dugu: merkatuaren logiketatik kanpo eta desjabetzean bidez produktuak elkarbanatzeko aukera eskainiko dugu”. Ideia nagusia, halaber, ikasleen gaitasunetan sinesten duen borroka komunitatea eratzea da, jakintza kolektiboa ardatz hartuta.

EHUren erantzuna argia izan da: ez du ikasleen esku beste eremu bat utziko, “daudenak daude”. Ikasle Mugimenduak jakinarazi duenez, EHUk segurtasun eza argudiatzen du Gurutze Gorriaren eraikina gazteen esku ez uzteko. Alternatibak, ordea, jada mahai gainean daudela nabarmendu dute: “Lehen unetik esan diegu gure gain hartzen dugula erantzukizun guztia, beraiei erabateko ardura kenduz. Baina erantzuna beti ezezkoa izan da. Bide orri bat egiten ari gara eraikina konpontzeko: lantaldea osatua dugu eta obra egiteko prest gaude”.

EHUk ez du negoziatu nahi, ez duelako negoziaketarako arrazoirik ikusten. Hala ere, ura moztu diete eraikinaren barruan eta gertuen dagoen farola “bapatean” itzali dela esan dute gazteek. Eraikinera sartu zirenean liskarrak izan zituzten segurtasun indarrekin, batez ere, materiala sartzea eragotzi zienean.“Lo zakuak eta garbitzeko gauzak sartzea eragotzi ziguten. Oldarkor ere jarri ziren baina azkenean adostasunera iritsi ginen”. Ertzaintza ere hurbildu da egunotan eta hainbat gazte identifikatu du. Ikasleek salatu dutenez, “Berria egunkaritik elkarrizketatu nahi gintuzten eta kazetariari identifikatuak izango ez ginela hitz eman bazioten ere, eraikinetik atera bezain laster identifikatu gintuzten”. Dena dela, borrokan jarraituko dutela argi utzi nahi izan dute.

[Argia.eus webgunetik ateratako textua]

2017/12/04

Abendu eta urtarrilean zenbait egunetan itxita izango dugu bulegoa

Arrazoi ezberdinak direla medio, abenduan eta urtarrileko zenbait egunetan itxita izango dugu ostiraletako bulegoa.
Gauzak horrela, hona hemen egunen zehaztapena:

ABE 22 - zabalik
ABE 29 - itxita
URT 5 - itxita
URT 12tik aurrera zabalik

Edozein kasutan, premiazko kontuetarako okupaziobulegoa@gmail.com helbidera idatzi dezakezu.


Por diferentes razones, algunos dias de diciembre y enero la oficina de los viernes estará cerrada.
Os dejamos aqui el calendario:

22 DIC - abierto
29 DIC - cerrado
5 ENE - cerrado
A partir de 12 ENE - abierto

De todas formas, para casos de urgencia se puede escribir al correo electrónico: okupaziobulegoa@gmail.com

Izen berria du Iruñeko Alde Zaharreko gaztetxeak: Maravillas

Frankistek 1936an Larragan 14 urte zituela bortxatu eta hil zuten Maravillas Lambertoren omenez jarri diote izena: "Izan zinelako gara, eta garelako izango dira".



Irailean lortu zuten Iruñeko Alde Zaharreko gazteek gaztetxea, eta Rozalejo eraikinari izen berria jarri diote orain: Maravillas gaztetxea. 1936an bortxatu eta hil zuten Maravillas Lambertoren omenez jarri diote gaztetxeari izena, oroimen historikoa oinarri. Gaztetxearen proiektu berriak ere aurkeztu dizkiete aurkezpenera bertaratutako herritarrei.

Izan ere, proiektu ugari dituzte eskuartean Maravillas gaztetxeko kideek. Besteak beste, herri euskaltegia jarri dute martxan ostegunero euskarazko klaseak doan jaso ahal izateko. Paradisu Zinema ere ireki zuten ostiralean, film emanaldiak egiteko. Eta Iruñean urte luzez iraun zuen Euskal Jai gaztetxeari buruzko erakusketa bat ere prestatu dute, haren historia gogora ekartzeko.

Maravillas Gaztetxeko infoa:
- Webgunea
- Twitter
- Facebook

[Ahotsa.info eta Topatu.eus webgunetik ateratako berria]